Ez dago emaitzarik, bilatu berriro
Itzuli hasieraraMaria Cueto

Avilés, Asturias, 1960
Ehungintzako teknikak ikasten hasi zen. Asturiasen, Madrilen, Bartzelonan eta Donostiako Artelekun, tapiz, pintura, zeramika eta serigrafiako ikastaroak egin zituen. 1989an, Oviedoko Arte Eskolan Diseinu Grafikoan lizentziatu zen.
1992az geroztik, Berastegin bizi da eta bertan, landare-elementuekin lan egiten du, landare-grafia berriak deskubritzera daramaten ehunak eginez. Zeinu berriak, ehun-teknika desberdinak erabiliz (txirikordatzea, jostea, korapilatzea...airetiko bilbadurak egiten ditu; kaligrafia zentzudunak, landareek gordetzen dituzten barne-erritmoa, egitura eta ordena harrapatzen saiatuz. Denborarekin, egitura horiek arin bihurtu dira, zintzilikatutako eskultura sentiberak eta aireaz jabetzen diren landare-elementuez osatuak, forma konplexuagoetara eboluzionatuz joan diren formak eta bolumenak hartuz eta unibertso estelarretara (makrokosmosa) zein mundu zelularrera (mikrokosmosa) igortzen dutenak.
Erakusketen artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu: Antón de Candás Museoa, Tolosako Aramburu Jauregia, Iruñeko Ziudadelako Mistoen Pabiloia, Gijongo Jovellanos Institutua, Donostiako Aiete Kultur Etxea, Irungo Menchu Gal Aretoa, Frantziako Espazio BetaB.
Bere instalaziorik entzutetsuenak hauek izan dira: Gijongo Barjola Museoko Kaperan (2004) eta Tolosako Gaztelako Arkuan (2018) Ametsen Zuhaitza, Asunto. Airearen egoitza Iruñeko Ziudadelako Labean (2006), Airearen egoitza Madrilgo INEren eraikinean (2007) Isiltasunaren eta airearen atalase zuria Oviedoko Guillermina Caicoya galerian (2012), PAISAIA MURMURIOAN Paisaia hizpide Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (2015), Argirantz Gomas Fabrikan Iruñean (2022) eta Donostiako Ekain galerian.
2020an San Telmo Museoak bere bi obra erosten ditu. Horietako bat BAGINEN BAGARA erakusketa kolektiboan erakutsi zen. Artista emakumeak: (in)bisibilitatearen logikak. San Telmo museoa. Donostia. (2021).
