Mikel Casal

Donostia, 1965

Mikel Casal esperientzia handiko ilustratzailea da, eta hainbat hedabiderekin kolaboratzen du. Estatuko eta nazioarteko argitaletxe ospetsuetan argitaratu du. Era berean, alemanera eta ingelesera itzulitako liburuak idatzi eta ilustratu ditu.


Bere marrazkiak World Press Cartoon katalogorako hautatuak izan dira, eta nazioarteko kolaborazio ugari ditu. Bere talentua mundu osoko 100 artista hautaturen artean aukeratua izan da, “PICNIC International Contemporary Illustration” liburuan parte hartuz.


Donostiar artista honek hainbat pertsonaia sortu ditu animazio-proiektu ezberdinetarako. Besteak beste, “La isla del cangrejo” izeneko luzemetraian parte hartu du, Irusoin ekoiztetxearen lana, eta 2001ean Goya saria irabazi zuen animaziozko film onenaren kategorian.


Bere ilustrazioak hautatuak izan dira “Ilustradores Españoles, el color del optimismo” erakusketan sartzeko; erakusketa ibiltaria da, eta Mundu osoko Cervantes Institutuetan aurkezten da.


Ekain Galerian, bere lan piktorikoenak aurkezten dizkizuegu, akrilikoarekin mihisean margotutakoak. Formatu desberdinetan sortutako pieza bakarreko hainbat serie ere baditugu ikusgai.