Juan Ignacio Mendizabal

Donostia, 1964
Juan Ignacio Mendizabalek Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak, eta 1989an Pintura eta Eskultura espezialitateetan Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen. 1994an Arteleku-n Txomin Badiola eta Ángel Baldosaren ikastaroan parte hartu zuen.
Bakar erakusketa eta kolektiboetan ibilbide luzea du. Aipagarriak dira, besteak beste, 1984an, bere ibilbidearen hasieran, Donostiako Artista Berriak Lehiaketan parte hartu izana, eta 1990ean lehiaketa hori irabazi izana. Hurrengo urtean Gure Artea sariketan finalista izan zen, eta horri esker erakusketa ibiltari batean, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Ghetharyn, parte hartu zuen.
Bere ibilbidean zehar hainbat lehiakeetan hautatua izan da eta parte hartu du: besteak beste, Murcian, XI. Arte Plastikoen Bienalean, 1999an Unión FENOSA lehiaketan A Coruñan, Caja Madrid-en XXIII. eskultura edizioan eta bitan Gasteizko lehiaketan. Finalista izan da hainbat aldiz: Valentzian Bancaixa pintura eta eskultura sarian, Palma Hiriko Antoni Gelabert Arte Plastikoen Sarian eta Caja Madrid-eko eskultura sarian. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu izan du: Valentzia, Castelló, Balear Uharteetan (Mallorca eta Menorca), León, Ponferrada, Zamora, Palentzia, Valladolid, Salamanca eta Toron.
Baita ere azpimarraztzekoa da “Artearen historia Batxilergoa 2” liburuen egile lana, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuak, biak Erein argitaletxearen eskutik.
