Produktuen zerrenda artistaren arabera Dora Salazar
Alsasua, Nafarroa, 1963
Laurogeiko hamarkadako panorama artistikoan sartu zen, aire berritzaileekin. Edertasunez, erotismoz eta sentsualitatez beteriko unibertso femeninoa sortu duen artista da. Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, eta 1989an eskulturako doktoretza amaitu zuen.
Bere eskultura lanak sari ugari jaso ditu. Sortzaile gaitasun handiaren jabe, Dorak nortasun sendo bat bereganatzen jakin du. Zentzu ironikoaren eta ohiz kanpoko enfasi garratz eta kritikoaren bidez, bizitza garaikidearen ereduaren ohiturak eta balioak barregarri uzten ditu.
Bere piezak arinak dira, pisurik gabeak, baina inpaktu bisual handikoak. Bere lanean emakumearekiko eta emakumetasunarekiko kezka sakona agertzen du. Hori dela eta, Katherina Fritsch, Hannah Collins edo Rebecca Horn artista ospetsuekin lotu izan da bere izena.