Ekain Arte Lanak Galeria Donostiako Parte Zaharrean dago. Duela 5.000 urtetik gora, Madeleine aldian, gure arbasoek EKAIN haitzuloko barrunbe batean bi hartz marraztu eta zizelkatu zituzten silueta beltzez, bata txikia eta handia bestea. Bi hartz horiek, gure hiriko Parte Zaharraren bihotzean kokaturiko gune berritzaile eta sortzaile honen adierazle eta logotipo dira.
Erakusketa Aretoa
Urtean zehar, Erakusketa Aretoan artista desberdinen lanak txandakatzen ditugu. Ekain Arte Lanak galerian bildumagile berrientzako lekua ere badugu euren lanak ezagutarazteko.
Galeriako Fondoa
Ekain Arte Lanak Galeriak bi erakusketa gune ditu; Galeriako Fondoa eta Erakusketa Aretoa. Galeriako Fondoan eskulturak, argazkiak, pinturak eta lan grafikoak ditugu salgai, eta ia denak hemengo artistek sortutakoak dira.
Galeriako Fondoa
Ekain Arte Lanak Galeriak bi erakusketa gune ditu; Galeriako Fondoa eta Erakusketa Aretoa. Galeriako Fondoan eskulturak, argazkiak, pinturak eta lan grafikoak ditugu salgai, eta ia denak hemengo artistek sortutakoak dira.
Euskal Arte Garaikidea
Ekain Arte Lanak elkartean euskal arte garaikidearen aldeko apustua egiten dugu, gure kulturaren eta gure denboraren adierazpen bizi gisa. Gaur egungo eszenaren parte aktibo diren artistekin lan egiten dugu, haien lanak bildumagileei eta artearen maitaleei hurbilduz. Ezagutu gure ikuspegia eta Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua.
KONPROMISORIK GABEKO AHOLKULARITZA
Artelanak norberarentzako edo oparitzeko izan daitezke
