Produktuen zerrenda artistaren arabera Barbara Stammel

Soecking / Starnberg - Alemania, 1960

Barbara Stammel margolariak Pintura eta Grabatu ikasketak Municheko (Alemania) Akademie der Bildene Künste-n egin zituen. Eskultura ikasketak ere Magdalena Jetelovaren Tailerrean egin zituen, hiri berean.

1992an bakarkako erakusketa garatu zuen, "Las Inglesas" izenekoa, Bartzelonako Art Zero Gallery galerian.

1994tik Getarian, Gipuzkoan bizi da.

Bost urtez Angel Romero Madrilgo galeriarekin aritu zen lanean, eta harekin ARCO arte azokan parte hartu zuen.

2005ean bakarkako erakusketa egin zuen Donostiako Galeria 16-en.

Bere ibilbide osoan hogei erakusketa indibidual baino gehiago eta erakusketa kolektiboen zerrenda luze bat egin ditu.

Nabarmendu nahi dugu, 1996. urtean Murtziako XI. Arte Bienalean eta XII. LÓREAL Pintura Lehiaketako erakusketan parte hartu zuela, Madrilgo Velázquez Etxean. 1999an "Okupgraf 99" erakusketa ibiltarian parte hartu zuen, Aranburu Jauregian, Tolosan.
.
Hainbat Lehiaketatan Sariak irabazi zituen, eta 2001ean 1. Saria irabazi zuen, Caja Castilla La Mancha / Tomelloso.  2007. urtean, "ANTONIO LOPEZ TORRES" Pintura Saria, Antonio Lopez Torres Museoa / Tomelloso Hiria, bere zerrendatik nabarmendu behar dugu.

Ez dago emaitzarik, bilatu berriro

Itzuli hasierara