Eduardo Chillida

Donostia, 1924 - 2002

1924ko urtarrilaren 10ean jaioa. 18 urterekin, 1942an, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Arkitekturako Goi Eskola Teknikorako sarrera prestatzeko ikasketak hasi zituen. Urte gutxira Arkitektura ikasketetarako sarrera uztea erabaki zuen.

Eskultorea, 1946 inguruan Madrilgo “Circulo de Bellas Artes” marrazten hasi zen. Denbora horretan, marrazketa naturalarekin ohitzen da. Une horretan, bere lehen eskultura-lanak egin zituen.

Ondoren, Parisera joan zen, eta hor bere artelanak gorputza hartzen hasi ziren. Bertan, igeltsuzko lehen eskulturak egin zituen.

1951n, benin betiko Donostiara itzuli zen, non burdinazko lehen pieza “Ilarik” eginez eta bere bizitza osoan burdina izango da gehien erabiliko duen materiala.

Obra publikoa defendatu zuen, artelanak seriean egin beharrean, bere obrarako sarbidea bermatzeko mekanismo gisa. Bere obra ezagunenetako batzuk espazio publikoetan egoteaz gain, berezkoak ere badira; Adibidez, Donostiako Haizearen Orrazia edo Xixongo Horizontearen Gorazarre monumentala.