Ez dago emaitzarik, bilatu berriro
Itzuli hasieraraMaria Paz Jimenez

Valladolid, 1909 - Donostia, 1975
Haurtzaroan, familiarekin batera, Donostiara joan ziren bizitzera, eta haur zela pinturarekiko interesa piztu zitzaion. Bere arte lanak modu autodidaktikoan ikasi eta praktikatu zituen.
1933an, ezkondu ondoren, Madrilera joan zen bizitzera eta, Gerra Zibila hasi bezain, Argentinara erbesteratu zen. Une hori ikasten jarraitzeko baliatu zuen. 1945ean Donostiara itzuli zenean, hiriko bizitza artistikoan parte handia hartu zuen, eta bere margolari lana areagotu zuen.
Parisera etengabe egiten zituen bidaiak, bertan, korronte berritzaileetara hurbiltzeko aukera ematen zioten. Bere hasierako estilo surrealista eta fantastikoa eta ebokazio kubistako espresionismoa hartzen zuen, materia ugari eta oretsua formatu zabaletan islatzen zuena. Ondorengo etapetan, harea eta pintura plastikoak erabiliko zituen joera informalistaren barruan, harik eta, 60ko hamarkadan, abstrakziorik puruenean, monokromoenean eta espazialenean amaitu arte.
María Paz Jiménez, beti abangoardiari lotua, 1975ean hil zen. Bere figura eta obra garrantzi handiko erreferentetzat har daitezke Euskal Herriko arte garaikideko protagonista askorentzat.
