Marta Marugán
Donostia, 1964
Arte Ederren ikasketak Bartzelonako San Jordi Unibertsitatean eta Bilboko UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean egin zituen, eta 1988an, grabatu espezialitatean graduatu zen.
1990ean, kalkografia kolorean espezializatzeko beka jaso zuen Florentziako “II Bisonte” tailerrean, non graduazio italiarra grabatu kalkografikoan lortu zuen. 1991ean, Santa Cruz de Tenerife-ko Menéndez Pelayo Unibertsitateak litografia eta off-set ikerketa beka eman zion.
1992tik 2002ra Parisen bizi izan zuen, bere tailerrean pintatzen eta bere lanak Pariseko erakusketa desberdinetan erakusten. Banako erakusketak: 1993an “Get funk y el problema 25” lanarekin Atelier Talaeff galerian eta 1995ean “Agua secreta” Dr. Karcher galerian. Erakusketa kolektiboak: 1998an Instituto Cervantes-en, 2001ean “Mois de l`estampe” erakusketan La Cordonnerie-n eta 2003an Paris Salon de Montrouge Nouveaux Créateurs-en. Parisko aldi horretan, Michael Woolworth-en tailerretan laguntzaile lanetan aritu zen, eta horren bidez arte azoka desberdinetan parte hartu zuen, besteak beste, 2000. urtean Basel-eko azokan eta 2004an Madrilgo ARCO azokan.
Bere ibilbidean nazioarteko erakusketak eta mostra nazionaleko proiekzio handia izan du, eta hainbat hirietan bere pintura eta grabatu lanak erakutsi izan ditu: Paris, Erroma, Napoli, Milano, Basel, Oporto eta Brasilgo Bahia hirian, baita AEBetako Seattle hirian ere.
Erakusketa kolektibo eta bakarkako aunitzetan parte hartu izan du bai Katalunian, baita bere jaioterrian ere; Irunen, Hondarribian, Zarautzen eta Donostian, galeria eta instituzio desberdinetan. 2005ean, Pekinen Xia Hang artistarekin ikastaroak egin zituen, eta 2006an Arte Plastikoen gaineko saria CAP lortu zuen. 2010-2011 bitartean, San Jordi BBAAn Bartzelonan Master ikasketak egin zituen. Gaur egun, Bartzelonan bizi da eta bere estudioan egunero margotzen jarraitzen du. La Industrial Arte Eskolan irakasten du eta Massana Permanet-en "Dibujar para Ver" ikastaroak ematen ditu.

