Sargam
Madril, 1969
1987tik 1992ra Arte Ederren ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Zentralean egin zituen. Bologna (Italia)ko BB.AA. Unibertsitate Eskolan egonaldia egiteko beka jaso zuen. Encampen (Andorra) grabatu kalkografiko ikastaro bat egin zuen eta Cagliariko (Sardinia-Italia) Eskultura Hiriko Nazioarteko Topaketan parte hartu zuen.
1995ean, Artelekun Manuel Saizekin “Markoaren tamaina”, Eva Lootzekin “Kromoskopioak eta Zibak” eta Pepe Albaceterekin “Serigrafia tailerra” ikastaroak egin zituen. 1997an Don Hebertek emandako litografia tailerrean parte hartu zuen, eta urte horretan Gipuzkoako Arte Elkartearen pintura lehiaketan finalista izan zen.
Sargam-en pintura, abstrakzio liriko keinuzkoa arloan mugitzen da. Bere konposizioetan, batez ere gorri-laranja eta berde-urdin koloreetan, keinuzko informalismoaren pilaketak kolore-sinfonia ederrak osatzen dituzte.