Vicente Ameztoy

Donostia, 1946 - Billabona, Gipuzkoa, 2001
Euskal pintura figuratiboaren sortzaile berezienetako eta sailkatzeko zailenetako bat izan zen. Ascensio Martiarenaren eskutik hasi zen pinturan. Oso goizkoa izan zen: 14 urte zituela egin zuen bere lehen erakusketa, 16 urterekin saria irabazi zuen, eta 18 urterekin, 1964an, Spoleto (Italia)ko Bi Munduen Jaialdian parte hartu zuen.
San Fernando Arte Ederren Eskolan sartzeko pintura klaseetan izan zen, baina laster utzi zituen, eta ia guztiz autodidakta izan zela esan daiteke.
1976an, Bartzelonan Euskal Artearen Erakusketa Kolektiboan parte hartu zuen Totem Galerian, eta bakarkako erakusketa Juana Mordó Galerian, Madrilen, egin zioten. New York-en, Hasting Gallery/Spanish Institute-n, New Spanish Painting erakusketan ere parte hartu zuen.
Julio Medemenkin Vacas (1992) filma egiteko elkar lan egin zuten, eta pelikula horren arte-ikuspegiko zuzendari laguntzaile izan zen. Bere azkenengo obra handienetarikoa (1993-2000) Labastidan (Araba) dagoen, Nuestra Señora de Remelluri ermitako lan multzo pintoreskoa izan zen, Remelluri bodegarekin lotua; Paraíso izeneko margolana eta santu batzuen irudiak, osotasunean margotu zituen.
