Iñigo Arregi
Arrasate, Gipuzkoa, 1954
1973an hasi zen eskultore lanetan. Erakusketa ibilbide luzea du eta haietatik hauek nabarmendu behar ditugu: 1980 Erakusketa, Parisko Goya Aretoan. 1985 Donostiako San Telmo Museoko Lehen saria Biurtekoan pintura lehiaketan. 1990 Arrasateko Udaletxe barrurako 3 horma-irudi egitea eta Andaluziako Juntak antolatutako Sevillako erakusketa ibiltarian parte hartzen du. 1991 Erakusketa ibiltaria Madrilgo Hiribilduko Kultur Etxean, Madrilgo Erkidegoak antolatuta. 2003 "Hirunaka" erakusketa kolektiboa Gasteizen. 2004 Lan grafikoen banakako erakusketa Gasteizko Felisa Navarro galerian. 2006 Corten altzairuzko eskultura jartzea Arrasateko BAZen 2007 Atzera begirako erakusketa indibiduala Bergarako Aroztegi Aretoan.
2008 Erakusketa Madrilgo AC Arte Contemporáneo galeriarekin Estampa 08 arte anizkoitz garaikidearen nazioarteko azokan eta HABEren 25. urteurrena ospatzeko eskultura egitea, Eusko Jaurlaritza. 2009 Vigoko Puro Arte nazioarteko azokan parte hartu zuen Madrilgo AC Arte Contemporáneo galeriarekin. 2010 Erakusketa Art Innsbruck arte garaikidearen nazioarteko azokan Bartzelonako Victor Lope Arte Garaikidearekin. 2011 Erakusketa Art Karlsruhe nazioarteko azokan Victor Lope Bartzelonako Arte Garaikidearekin. 2012 Banakako erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan. 2013 Bakarkako erakusketa Victor Lope Arte Garaikidean, Bartzelonan.
Bere eskulturak eta erliebeek ezaugarri komun bat dute: “elkar gurutzatzen duten forma geometrikoekiko grina, bata bestearen gainean jartzen diren plano desberdinetako piezak..”