Andrés Nagel

Andrés Nagel

Donostia, 1947

Pintore, eskultore eta grabatzailea da, eta euskal artista internazionalen artean proiekzio handiena duenetakoa da. Gustu eklektikoak ditu, bidaiari amorratua da eta erakusketa ugari ditu atzean. Bere pintura, eskultura eta grabatuen lana postmodernismoaren figurazio gisa sailka daiteke, 60. eta 70. hamarkadetan erabat nagusi zen abstrakzio eta informalismoaren bideari aurka etorri zen erreakzioan kokatzen delarik.

Nagel gehienbat gizarte gaiak ekitzen ditu, ironiaz eta irribarrez, estilo batekin, tarteka Madrilgo figurazio berria gogorarazten duena eta pop artearen (kolore bizia eta gai urbanoak), surrealismoaren (ikuspegi harrigarri eta umoretsuak) eta arte poveraren (material apal eta hondakinak erabiltzea) eraginak hartzen dituena. Arkitektura ikasketak amaitu zituen 1972an eta ordurako hainbat aldiz bere arte lanak erakutsi zituen. Urte horretan bertan grabatu tekniketan hasi zen eta Chillida ezagutu zuen, zeinak bere ibilbidean garrantzitsua izan bazuen ere, ez zuen estetikoki eragin, izan ere, Nagel hasieratik arte figuratiboan jarraitu zuen, eskultore abstraktu ospetsuaren bidearen aurka. 80. hamarkadatik aurrera, nazioarteko erakusketetan parte hartzeko aukera handitu zen.