Rafael Ruiz Balerdi

Donostia, 1934 – Altea, Alicante, 1992



Pinturako lehen ikasketak Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen, eta bere ikasketak Madrilen, San Fernando Akademian, eta Arte Ederren Zirkuluan (1955-56) osatu zituen. Gaur Taldeko kide mitikoetako bat izan zen —besteak beste, Oteiza eta Chillidarekin batera—, eta ziurrenik, Europako ekintza-pintore onenetako bat.


1955ean, Miguel Ángel Álvarezen bitartez Eduardo Chillida ezagutzen du, eta ordutik aurrera maiz joango da haren tailerrera. Bien arteko laguntasun estuak eragin handia izango du Balerdiren obraren berehalako eboluzioan. XVII. Artista Berrien Lehiaketan parte hartzen du lau lanekin, eta bigarren saria irabazten du.


1960ean, José María Ortizekin batera Parisen egonaldi bat egiten du. Han margolari hauekin harremana izaten du: Sistiaga, Zumeta, Bonifacio eta Duque. Agustín Ibarrola, Giacometti eta Luis Fernández López ere ezagutzen ditu. Bere pintura keinuzko informalismotik abiatzen da, eta Pollock-en eraginak nabari dira.