Ez dago emaitzarik, bilatu berriro
Itzuli hasieraraGonzalo Chillida
1926 - 2008, Donostia
Euskal pinturan Abstrakzio Lirikoaren ordezkari onenetarikoa da. 1947an Madrilgo San Fernando Arte Ederren Akademian hasi zituen pintura-ikasketak.
1951n Parisera joan zen bere ikasketak zabaltzera, eta Frantziako hiriburuan egon zen 1953ra arte.
Lehen urte horietan, pintura errealista egin zuen, kubismoaren eta pintura metafisikoaren forma geometriko eta definituek eraginda.
Hirurogeiko hamarkadatik aurrera Donostian bizi da, bere estiloa abstrakzio handiagorantz aldatuz. 1962an, bakarkako lehen erakusketa egin zuen.
2001ean Espainiako Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen.