Manolo Valdés

Valentzia, 1942
New Yorken bizi den margolari espainiar nabarmena da. 1957an Valentziako San Carlos Arte Ederren Eskolan matrikulatu zen, eta bertan bi urte eman zituen, ikasketak utzi eta pintatzeari ekin zion.
1964an Equipo Crónica talde artistikoa sortu zuen Juan Antonio Toledorekin eta Rafael Solbesekin batera, eta 1981ean Solbes hil zen arte, bertan iraun zuen.
1989an, New Yorkera joan zen, han bere estudioa muntatu zuen, eta adierazpide berriekin esperimentatzen jarraitu zuen. Madrilen ere eskultura handiak egiteko estudioa muntatu zuen, bi hirietan sorkuntza txandakatuz.
Valdések hainbat sari jaso ditu, besteak beste: 1965ean Lissone eta Biella sariak, Milanen (Italia) 1979an, Grabatuen Nazioarteko II. Bienaleko Zilarrezko Domina Tokion (Japonia) eta Bridgestoneko Arte Museoaren Saria Lisboako Lis´79an (Portugal); 1983an, Arte Plastikoen Sari Nazionala; Alfons Roig Saria, Valentzian; Espainiako Arte Ederren Sari Nazionala; 1986an, Artista Plastikoen Nazioarteko Jaialdiaren Biurtekoaren Domina, Bagdaden (Irak) eta 1993an Andres Belloren Ordenaren Kondekorazioa Ohorezko Bandako klasean, Venezuelan.
