José Luis Zumeta

 Usurbil, Gipuzkoa, 1939 - Donostia, 2020 

Zumeta hamalau urterekin hasi zen Donostiako Gráficas Valverden lanean, marrazkilari grafiko gisa. Pinturarekiko zaletasunak Donostiako Arte eta Lanbide Eskolara eta Gipuzkoako Artisten Elkarteak ematen ziren ikasketara eraman zuen. 19 urterekin, Madrilen egin zen Pintura Gaztearen lehiaketan, Espainiako Urrezko Domina irabazi zuen.

1959an, abangoardia artistikoa ezagutu nahian, Parisera joan zen. Esperientzia honek bere ondorengo ibilbide artistikoa zehaztuko du, nazioarteko abangoardiaren azken joerekin topo egiteko aukera izan baitzuen.

Handik urtebetera Euskal Herrira itzuli, Hondarribian bizi zen eta Remigio Mendiburu eskultorearekin hasi zen lanean. Donostiako mostra batean bere lehen erakusketa kolektiboan parte hartzen du.

1962 eta 1963 artean Stockholmen eta Londresen bizi izan zuen.

1965ean Gaur taldearen sorreran parte hartu zuen, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruis Balerdi, Amable Arias eta Sistiagarekin batera.
diktadura frankista betean, elkarrizketa berreskuratzeko asmoz jaio zen taldea eta nazioarteko abangoardiarekiko harremana eta alderdi artistiko askotan, aitzindari bihurte zen, eta euskal arte-jardueraren nazioarteko erreferentzia gisa bihurtzen da.

Jose Luis Zumeta gerraosteko Euskal Herriko artistarik adierazgarrienetakotzat hartu izan da.
Bere lanak Euskal Herriko (Bilboko Arte Ederren Museoa, Donostiako San Telmo Museoa, Gasteizko Artium) eta Atzerriko (Txileko Santiagoko Concordiaren Museoa) museo garrantzitsuetan daude.