Jesús Mansé

Donostia, 1966
Jesús Mansé artista plastikoa eta poeta da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (1984-86), eta laster hasi zen pinturan. Gaztetatik bere lanak aintzatespenak lortu ditu, bai diziplina honetan, bai poesia eta narratiban Halaber, Pop eta Rock musikarientzako letrak konposatu ditu. Mikel Erentxunekin batera (Duncan Dhu taldeko kidea) ehun abesti baino gehiago idatzi ditu, hamaika diskotan banatuta.
Bere lan piktorikoa –bere izen errealarekin eta Jesus Manse heteronimoarekin sinatzen duena– hainbat museo eta erakundetako bildumen parte da, Eusko Jaurlaritza (Gasteiz), Gipuzkoako Foru Aldundia, San Telmo Museoa, Kutxa Bilduma (Donostia), Bilbao Bizkaia Kutxa, Arabako Arte Ederren Museoa eta Banco Central Hispano Bilduma. Bere pinturak hainbat sari jaso ditu eta banakako hirurogeita hamar erakusketa eta taldeko beste hainbeste egin ditu, Europa eta Amerikako galeria, azoka eta museoetan.
2018tik Black Twins bikote artistikoko kidea da, Diego Vasallo diziplina anitzeko artistarekin batera.
