Ricardo Ugarte

Pasaia, Gipuzkoa, 1942
Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen eta ikasketak Camps Akademian jarraitu zituen. 1962tik aurrera, pintore moduan Círculo Cultural eta Ateneo Guipuzcoano-k antolatutako hainbat erakusketatan parte hartu zuen. Erakusketa desberdineetan marrazkia, pintura, grabatu eta argazkilaritza lanekin etengabe parte hartuz.
Bere adierazpen artistikoaren arlo nagusia eskultura abstraktua izan da. Metal, burdin eta altzairuarekin lan egin du. Bere lehen bakarkako erakusketa 1967an, Barandiarán Galerian izan zen. 1969an, Donostiako I. Eskultura Bienalean lehen saria La Estela lanarekin irabazi zuen. Donostian, 1974an San Telmo Museoan erakusketa bat egin zuen, eta 1979an Iruñako Ciudadela Arte Pabiloietan estreinatu zen. 1982an Gure Artea Eusko Jaurlaritzaren babesean eskultura-lehiaketa irabazi zuen, eta 1986an Madrileko Eskultura Nazionala Villa de Madrid saria lortu zuen.
Ricardo Ugartek eskultura abstraktua izan du adierazpen artistikoaren arlo nagusi. Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Néstor Basterretxea eta Remigio Mendibururekin batera Euskal Eskultura Eskolaren kide gisa da. Bereziki metalarekin, burdin eta altzairuarekin lan egin du, eta horietan jakintza tekniko handia du.
