Ez dago emaitzarik, bilatu berriro
Itzuli hasieraraProduktuen zerrenda artistaren arabera Baroja Collet
Le Creusot, Francia 1957
1964tik Eibarren bizi da, Gipuzkoan, 1979an Mari Puri Herrero eta Gabriel Ramos Urangarekin grabatu kalkografikoa ikasi zuen. 1983tik Debako Eskulangintza Ikastegiko Grabatu Kalkografikoaren gelako arduraduna da.
Grabatuaren ezagutza zabalatzen du Ignacio Chillidarekin batera. Mari Fran Agirregabiriarekin batera “ITZAL” grabatu eta edizio tailerra sortu zuen 1997an Soraluzen, Gipuzkoan. Irakasle gonbidatu gisa parte hartu zuen Fuendetodoseko grabatuen VII. ikastaroetan. 2001ean, Kairoko (Egipto) Bienaleko Espainiako pabiloirako hautatu zuten.
Bere lanak Madrilgo Kalkografia eta Liburutegi Nazionalean, Bilboko Arte Ederren Museoan, Fuendetodoseko Casa Museo de Goya bilduman, Madrilgo BBVA Arte Grafikoaren bilduman, Eusko Jaurlaritzaren bilduman eta Eivissako Arte Garaikidearen Museoan daude.