UDARA _ VERANO

In: Erakusketa Comment: 0 Hit: 708

UDARA | VERANO_ izenburupean, bi emakume artista gipuzkoarrek _Maria Aztiria & Nora Pilarte mihise gainean, akrilikoekin margotutako margolanen bilduma berria azpimarratzen dugu. Mostra horretan, bi lengoaia desberdin erakusten dira; formekin, kolorearekin eta emozioarekin jolasten duen elkarrizketa bisual bikain bat sortuz, egile bakoitzak bere nortasun propioarekin.

Maria Aztiria-ren margoak minimalistak dira. Bere koadroetan, forma, ordena eta koloreen konposizioak bilatzea du ardatz eta ikus-hizkuntz garbia eta orekatua erkusten digute. Sinpletasun geometrikoetan lasaitasuna eta sakontasuna transmititzeko aukera handia dute.

Nora Pilarte-ren margolanak indarraren keinua eta materia piktorikoaren balio adierazkorra aztertzen dute eta bere margoak askatasunarekin sortutakoak dira. Improbisazioa erabiliaz, kaos kontrolatu bat sortzen du, eta zehatz daki non jarri erdigune bisuala. Abstraktuaren eta iradokitzailearen artean dabiltzan lanak sortzen ditu, non orbanak eta trazuak barne emozioak adierazten dituzten koadroak dira.

Ekain galeria-rentzako ohore handi bat da, bi mundu horien konbinazioa, organikoaren eta egituratuaren artean osatzen dena, erakusketa berri horretan aurkeztea. Ez baituelako inor axolagabe utziko.

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December