Tomás Hernández Mendizabal
Tomás Hernández _Donostiako PAISAIAK
2026ko irailaren 10tik azaroak 7 arte
Oraingoan, Tomás Hernández (1940 - 2021, Donostia), lumatxaz egindako marrazki sorta bat aurkezten dugu. Bilduma horretan, garai desberdinetan, Donosti hiriaren paisaiak, tintaz margotuak daude.
Erakusketa hau, batez ere, denboran zeharreko bidaia bat da eta begirada pazienteari egindako omenaldia. Ikusleak aurkituko duena ez da hiri-marrazki bilduma soil bat, egilearen bizitzako hainbat garaitan zehar egindako grafiko egunkari bat baizik.
Aritsta osoa izan zen bera: Gráficas Valverde marrazkilari eta diseinatzaile gráfico lanbidea uztartu zuen, pintor bokazioarekin eta herri-kulturarako trina. Agian, bere alderik ezagunena kartelgile izaera da. Bere bizitzan zehar, ehundaka kartel inguru diseinatu zituen, eta horrek mende erdialdeko euskal kartelgilerik emankorrenetako bat bihurtu zuen.
