Vibraciones de la Naturaleza
IKER VALLE Oraingoan, 1976ean Andoainen jaio zen artistaren erakusketa zabalduko dugu. Bertan, Naturaren Bibrazioak izenburua duen bilduma aurkeztuko dugu. Ekain galeriarentzako ohore handi bat da, serie bikain hau Donostian, lehen aldiz erakustea.
Andoainko egileak bere estudioan, ikerketan, iragankortasuna eta bibrazioa bezalako kontzeptuak ikertzen ditu, sorkuntza bakoitza isiltasun eta hausnarketarako espazio gisa jorratuz. Bere prozesu artistikoa ikaskuntza etengabea da. Bai arlo piktorikoan, bai pertsonalean, ingurunea eta bere adierzpen bisuala hobeto ulertzen saiatuaz.
Bere azken lanek, Naturaren bibrazioak seriearen kasuan, ingurune naturalarekin duen lotura sakona erakusten dute. Forma eta kolore delikatuen bidez, bere lanak mistikatik hurbil dagoen hizkuntza gogora ekartzen du. Gizakiak naturarekin duen deskonexioari buruzko hausnarketara gonbidatuaz.
2025ko ekainak 5tik uztailak 12Arte
