Marta Marugán | Leku Bat
M A R T A M A R U G Á N | LEKU BAT
2024 | 10 | 25 - 11 | 23
INAUGURAZIOA, ostirala Urriaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan
Oraingoan, Ekain Arte Lanak galeriak 1964an Donostian jaiotako Marta Marugán artistaren lan piktorikoa aurkeztuko du. Egilearen lana bere ikuspegi abstraktuagatik nabarmentzen da, errealitate eta leku imajinario berriak sortzen dituzten elementu figuratiboak txertatuz.
Bartzelonako erdigune historikokoan, bere etxean bizi eta lan egiten duen euskal artista da. Arte Ederrak Bilbon ikasi zituen, eta Arte Grafikoak Bartzelonan; Parisen argitaletxeen sektorean lan egin ondoren kataluinara itzuli zen. Bere lanak teknika eta prozesu ugari hartzen dituen arren, gaur egun pinturan aritzen da, eta bere prestakuntza eta esperientzia zabala agerian uzten duten lanak ekoiztuz.
LEKU BAT izenburupean, hogei mihise eta paper gaineko marrazki bat dituen serie berria dugu ikusgai. Maruganek pintura akrilikoak erabiliaz hasten ditu bere koadroak, eta lanaren ardatz nagusi gisarekin jokatzen du, ekialdeko pintura kaligrafikoaren antzera.
Sorkuntza prozesuaren hasierako etapa azkarra eta monokromatikoa da, konposizioa ezarriaz eta ondorengo saioak gidatuaz. Gero, olio-pinturarekin jarraitzen du, mantsoago eta gogoetatsuago, lanaren garapena sakonagoa ahalbidetauz.