etxetik_ beñat olaberria

Oraingoan, 1970ean Donostian jaio zen Beñat Olaberria-ren etxetik izenburua duen margolanen bilduma berriaren erakusketa dugu. Ekain galeriarentzat bere jaioterrian lehen aldiko erakusketa antolatzea ohore bat da.
Duela hamarkada bat baino gehiago artista donostiarrak bere bizitza goitik behera aldatu zuen, bere pasio handien aldeko apustua egin zuen, eta Erresuma Batura mudatu zen. Han, City and Guilds of London Art Schoolen Arte Ederretako Master bat egin zuen.
Londresen bizi den euskal artistak erakusketa kolektiboetan ibilbide luzea du, eta bere lana Europa, Kanada eta Estatu Batuetako bilduma pribatuetan dago ikusgai. Besteak beste, Bartzelonan, Suitzan eta Londresen bakarkako erakusketak egin ditu.
etxetik izenburupean arte lan multzo berriak, mihisean akrilikoa eta grafitoa erabiliaz margotutariko formatu desberdineko koadroekin kontatzen du. Serie horrek paper gainean sortutako obrak ere baditu, eta mostrarentzako hamabost bat collage bi formatu desberdinetan aukeratu ditugu.