Carmen Calparsoro

Oraingoan, Artista Gonbidatua proposamenarentzako Carmen Galparsoro donostiar egileari egin diogu deialdia. Bertan, mihise eta taula gainean olioz margotutako hamar koadro formatu ertain eta txikietan, aurkezten ditugu. Paper gaineko arte lanak, edizioak, zazpi serigrafia ere baditugu.
Carmen Galparsoro-ren pinturak sinbologia mistikoa dute, espiritualtasun isila, lurtarra, eta edertasunarekiko poetika bisualez betea daude. Bere erretratuek leuntasuna erakusten dute, denboraz kanpokoa gogora ekartzen digutenak. Arreta handiz egindako lore-paisaiek, berriz, kontraste bisual handia dute. Bertan, sinbolismoaren, arte naïfaren eta Europa erdialdeko dekorazio-tradizioaren elementuak batzen ditu.