Begiaundi Press
Erakusketa | Begiaundi Press
2024.07.19 - 2024.09.08
A—Z
Begiaundi Press
A-tik Zra, hitzik gabe.
Erakusketa Aretoa, tipografía erabiliaz impirmatuta dauden letraz bete da, irakurri behar ez diren letrak dira. Seirehun karaktere baino gehiago osatzen duten bilduma da.
A—Z edizo berriarekin Begiaundi Press-ek 10 urte ospatzen ditu.
Aritstaren letra-tipo bildumatik, bai plastikozkoak edo egurrezkoak, neurriak 6tik 38arterako zizeroak esploratu izan ditu. Tipografia desberdinak erabiliz edizio mugatua sortu du. Hitzak osatzen ez duten tipoak, bainan, arkitektura garbiak direnak. Non, letra bakoitzak bere ezaugarriaren bitartez adierazteko bidea bilatzen dutenak.Espresionismo tipografiko librea, familia desberdinetatik sortua; erromatarrak, egiptoarrak edo geometrikoak, kondensatuak, hedatuak, finak edo lodiak.
Erakusketan, bi bilduma desberdinak aurkezten dira; alde baterik, hemeretzi konpozizio Begiaundi Press bildumako tipografia prentsa eta bi kolore kapa erabiliaz sortutakoak direnak; eta, beste aldetik, zortzi 100 zizeroko (45zm) egurrezko tipoak, kolore kapa bat erabiliaz ekoiztuak direnak. Egurrezkoak Gráficas Mercurio de Bilbao, Felipe Aurtenetxek eta Elena Usabiagak oparitutako tipoak dira.