Mikel Lertxundi

Berriatua, Bizkaia, 1951
Naturarekin harreman estuan bizi da eta sortzen du. Umea dela aurkitu zituen artea eta natura, landan ateratako buztinarekin bere ingurunea erreproduzitzen jolasten zuenean.
1974an lehen erakusketa egin zuen eta 1980an, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren bekarekin Parisera bidaiatu zuen, non munduan egiten ari zen artea ikusteko eta ikasteko aukera izan zuen.
Artegintzan hasi eta laster, harria, egurra eta burdinaren mihiztadura ikertzen eta lantzen hasi zen, lengoaia berezia lortuz obra pertsonala eta aintzatetsia emango diona euskal arteari. 80ko hamarkadatik aurrera, ura, airea eta sua elementuak ere txertatzen ditu sormen-lerroetako batean.
Bost hamarkadatik gorako ibilbidean azoka entzutetsuetan erakutsi ditu bere lanak, hala nola, ARCO (Madril), FIA (Caracas), ART MIAMI (Miami), NICAF (Tokio), KIAF (Seul) eta nazioko eta atzerriko galeria eta erakustoki garrantzitsuetan. Neurri handiko eskulturen erakusketak ere egin ditu Ziortzako Monastegian, Arenatzarte parkean eta Bilboko kale eta plazatan, eta esku-hartze artistikoak egin izan ditu naturan.
Bere artelanak Arte Ederren Bilboko Museoan, San Telmo Museoan, Kutxa Bilduman, Pforzheim-go udaletxean eta Florentziako Assessorato di Culturan daude, besteak beste. Horrez gain, obra publiko ugari du kokatuta han eta hemen.
Bere pentsamendu eta obraren inguruko saiakera-liburuak argitaratu ditu: “Lertxundi euskaradun arte unibertsala”, argitalpen onenaren Euskadi sariarekin saritua eta “Espazioa Lurra Denbora”.
