Malen Agirre

Malen Agirre (Euskal Herria, 1988) familia artistiko batean jaioa, eta sormen giroan hezitutakoa da. Gurasoak irakasle eta artistak izanik, haien eraginez, txikitatik piztu zitzaizkion pintura eta artearekiko interesa.

Arte Ederretan lizentziatua da, eta estanpazio Digitalean graduondoko bat egin duena ere.

Bere margo-lanetan, pasai emozionalak etengabe mugitzen ari dira; koloreak aurrez, aurre jartzen eta marrak elkar besarkatzen dituenean, bere koadroetan samurtasuna eta indar suntsitzaileak gogorarazten duten trazuak sortzen dira.

Agirren pintureetan, presentzia iragankorren ikuspegi ezberdinak marrazten dira. Ia marraztu gabeko giza irudiak, aurpegi adierazkorrak, desagertzen edo berragertzen diren gorputzak azaltzen doazte. Naturarekiko sentsibilitate handia dauka eta figurazio irudiaen irudikapenean, ikuspegi introspektiboa azaltzen ditu. Malenen koadroetan, ia beti estetika bare eta dotore baten bitartekaritzapean daude.

Bere ibilbidean zehar Bilbon, Donostian, eta Bartzelonan egin izan ditu erakusketak; horretaz gain, nazioarteko erakusketak Australian eta Buenos Airesen, ere bai.