Oaia Peruarena Tellechea
Irun, Gipuzkoa 1972
Bost urterekin bere senidearekin Bera-ra joan zen bizitzera. Haurtzarotik margotzen eta marrazten du, eta oso gustuko izaten zituen arratsaldeak aitona-amonekin marrazten pasatzea. Bere lehen pintura-eskolak Ignacio Larramendi margolariaren eskutik jasotzen zituen.
17 urterekin ikasketak uzten ditu eta altzarien polikromiako ikastaroetara joaten hasten da. Modu autodidakta batean, altzariak berreskuratzen ikasten du eta horretan aritzen da 5 urteetan zehar. Hala ere, margotzea ez du ionize alde batera uzten.
Denbora horretan, pintura-eskolak hainbat artistaren eskutik jasotzen ditu: Iñaki Álvarez (Donostia), Maite Unzurrunzaga (Zarautz), Tomas Sobrino (Elizondo) eta José Mari Apezetxea (Errazu). Sei urtez, Baztaneko udako aire libreko pintura ikastaroetan parte hartzen du, Jose Mari Apezetxea eta Tomas Sobrino irakasle dituela.
Bere ibilbidearen hasierako begirada, paisaiak inpresionista handietatik dator; Cézanne, Van Gogh, Monet… inspiratuta hurbiltzen da margolaritzara. Euskal artisten artean, bestak beste, José Mari Apezetxea, Menchu Gal eragin handia dute berarengan.
Denborarekin, barneko ezinegonak eta adierazteko modu egoki bat ez aurkitzearen frustrazioak bultzatuta, beste norabide batzuetara begiratzen hasten da. Une horretan, agertzen dira Esteban Vicente (Segovia), Rafael Ruiz Balerdi, Zao Wou-Ki, Joan Mitchell eta beste elige askorenak.
Horrela hasten da abstrakzioaren bidea hartzen, gero eta askatasun handiagoz bere burua adierazi nahian, eta bere izatearen adierazpen-bide nagusia pintura izanez.
“Formek eta epaiek baldintzatutako mundu batean, margolaritzak NIRE IZATEARI bide ematen dio, emakume ala gizon, handia edo txikia, gazte edo zaharra naizen axola gabe; mugarik gabeko espazioa da, non mugak neuk ezartzen ditudan, noraino utzi nahi diodan nire buruari joaten, horren arabera.”

