imagen o video

Eva Otaño Ugarte,  

  Argazki erakusketa honekin batera argazki liburua aurkezten dugu online

BERLIN-MITTE UNDERGROUND, 1991- 1994

 

Eva Otaño Ugartemendia ezizena Eva Otaño Ugarte (Donostia 1964).

 

BMU hiri argazki kronika gisa antolatuta dago, historikoa eta autobiografikoa: 90eko hamarkadaren hasieran, Ekialdeko Berlinen, Mitte udal-barrutian gertatzen dena.

 

Egilearen lan goiztiar hau (26 urte zituen) Berlingo murruaren erorketan dago oinarrituta. Otaño Ugartek, kamaraz baliaturik, une historiko hori ez ezik, garaiko squatters zirkuluetan eta underground komunitate artistikoan izan zuen ikaragarrizko ekarpena ere aztertu du.

Bi munduren arteko talka; aurkariak diren bi sistema politiko, sozial eta kultural; kapitalismoak eta komunismoak, hain zuzen, espazio eta toki berrien loraldia ekarri zuten. Izan ere, espazio zein toki horien artean, elkarbizitzan, sorkuntzan, komunikazioan eta subkulturan esperimentatzea ahalbidetu zuten.

 

Otaño Ugartek bere argazkietan toki eta espazio horiek (eta beren aktoreak) erakusten dizkigu, gehiegizko arauak dituen sistema politiko eta soziala desagertzean, sortzen direnak, alegia. Era berean, arau ezaren ondorioz, eta modu espontaneoan, askatasuna eta basatasuna esperimenta zitezkeen denbora mugatuan.

 

BMU argazki-liburua sekuentzia kronologiko eta tematikoa aintzat harturik, egina dago. "Istorio bat" kontatzean datza, eta horregatik, egileak lau hizkuntzatan (alemanez, inglesez, euskaraz eta gatelaniaz) idatzitako ohar laburrak sartu ditu, liburua ezagutzeko, kokatzeko eta egituratzeko.

 

"Berlin-Mitte Underground, 1991- 1994, erakusten digu airean zintzilikaturiko Ekialdeko Berlineko barrutia. Otaño Ugartek murruaren erorketaren eta gentrifikazioaren arteko aro bikaina atzeman egin du."

-DER TAGESSPIEGEL, (2010) Daniel Grinsted

 

ONLINE ERAKUSKETA IKUSI ETA EROSI

http://ekainartelanak.com/tienda/72-exposicion-actual

 

Argazkiaren Slideshow:

Vimeo.com/69268892

 

Berlineko erakusketa:

Vimeo.com/41762013

 

Egileataz informazio gehiago:

evaougarte.blogspot.com

www.waitingforlunch.de

foto foto
foto foto
Sarean
zure iritzia
eman :

Eva Otaño Ugarte,

Lekua: ekain arte lanak online

© Ekain Arte Lanak 2020. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com