Rafael Ruiz Balerdi

BIOGRAFIA

Rafael Ruiz Balerdi

Donostia, 1934 - Altea, Alicante 1992

Rafael Ruiz Balerdi euskal margolaria da. 1995an beka bati esker, Madrilera joan eta San fernandoren Arte Ederretako Goi-mailako Eskolan ikastaroak hartu zituen. 1956an Arte abstraktuan murgilduko da, eta Parisera lehen bidaia egingo du. 1957an XVIII. Artista Berrien Lehiaketan lehen saria lortu zuen. 1958an Aldundiaren VIII. Eguberri Lehiaketako Saria irabazi zuen. Veneziako XXIX. Bienalean parte hartu zuen. Berriro Parisen denboraldi bat egin, eta Carnegi Institutek antolatutako Pittsburgh Internacional Exhibition-en parte hartu zuen. 1966an Gaur taldearen sortzeileetako izan zen, eta Donostiako Barandiaran Galerian taldeak egin zuen aurkezpenean parte hartu zuen. Gero Bilboko Arte Ederretako Museoan egin zuen erakusketa bat. 1972an Iruñeko Topaketen programazioaren barruan egin zen Euskal Arte Garaikidearen Erakustaldian parte hartu zuen. 1974an Lau erakusketa garrantzitau egin zituen Donostian - San Telmo Museoan, Iruñean - Gotorlekuan, Bilbon- Arte Ederretako Museoan eta Madrilen - Kultura Ministerioko Erakusketa Aretoaetan eta Liburutegi Nazionalean. 1978 an Juan Arteagarekin Txinara joan zen. Klera erabiltzen hasi zen, eta bere garai emankorrenetako bat izango zen. 1979an Udazkenean, Maya Aguiriano idazlearekin Düsseldorf, Berlin, Cracovia, Varsovia, Praga eta Budapestera joan zen. 1980 New York-era joan zen Chillidak Guggenheim Museoan daukan erakusketaren inaugurazioara. 1981-85 bitartean Jaqueline Sánchez eta María Jesús Ruiz Balerdirekin elkartuta, Bixen-80 La Colchonería taberna ireki zuen San Bizente kalean, Donostiako Parte Zaharrean. Han lau erakusketa egingo zituen, 1989an Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren Auditoriuma apaintzeko lau mihise handi margotu zituen. 1992an Alteako etxeko sukaldean istripu bat izan, eta gorputzean zituen erreduren ondorioz hil zen.

ARTELAN BATZUK

Titulua ez
Titulua ez Titulua ez Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com