José Luis Zumeta

BIOGRAFIA

José Luis Zumeta

Usurbil 1939

José Luis Zumeta Usurbilen jaio zen 1939an. Nerabezaroan, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolara eta Gipuzkoako Artisten Elkartera joan zen, pintura ikasteko asmoz. 1958an, Urrezko domina irabazi zuen Madrileko Gazteentzako Pintura Lehiaketan. Urtebete geroago, Parisera joan zen, ikasketak oastzeko. Ondoren, Stockholmera eta Londresera ere bidaiatu zuen, eta, bertan, zuzen-zuzenean ezagutu zituen garaiko artea eta abangoardia.

Gipuzkoara itzuli zenean, Remigio Mendiburu eskulturagilearekin jarri zen harremanetan, eta erakusketen etapari eman zion hasiera. 1966an, Gaur taldearen sorreran parte hartu zuen honako hauekin batera: Amable Arias, Rafael Balerdi, Jose Antonio Sistiaga, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu eta Jorge Oteiza. Une horretan ere, Euskal Pinturaren Saria jaso zuen.

1974rik 1976ra, erliebe zeramiko handiak egin zituen Usurbil, Pasai Antxo eta Zarautzerako. Bere ibilbide piktorikoan, hasierako ez-formalismotik abstrakzio lirikorantz bilakatu zen, baina beti-beti adierazpen koloristari eutsi dio, 80ko hamarkadan figurazio karikatureskoa eta kritika sozialerako figurazioa jorratu zituenean ere. Intuizioz eta grinaz lan egiten du, eta, beretzat, lan bakoitza berer irudimena nahiz sormena irudikatzeko aukera berria eta erabateko erronka da. José Luis Zumetaren pintura adierazkorra eta kolorista denez, Euskadiko espresionismo abstraktuko margolari jatorrenetakoa da, bai eta euskal abangoardia artistikoaren garapena ulertzeko funtsezko piezetako bat ere, Amable Arias, Rafa Ruiz Balerdi edo Jose Antonio Sistiagarekin batera.

ARTELAN BATZUK

Titulua ez
Titulua ez Titulua ez Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com