Marta Cárdenas

BIOGRAFIA

Marta Cárdenas

Donostia, 1944

Marta Cárdenas Donostian jaio zen 1944ko irailaren 5ean. 1959an hasi zen margotzen  Donostiako Arte Elkartean. 1963 eta 1968. urteen artean, San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, Madrilen, eta 1969an, Parisera aldatu zen, Frantziako gobernuak emandako beka bati esker.

Urte hartan bertan ohorezko aipamena jaso zuen IV. Euskal Pinturako Sari Nagusian, eta lehen saria Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak eta Unidad egunkariak antolatutako Gipuzkoako Emakume Martgolarien lehiaketan.

Zaletasuna oso goiz etorri bazitzaion ere, 1970. urtean egin zuen bere banakako lehen erakusketa, Donostiako Huts Galerian eta Bilboko Grises Galerian. Hortik aurrera, beste hainbat erakusketa egin zituen, eta hainbat azokatan parte hartu; hala nola, Arteder´81 eta Arco´01 azoketan.

1979tik aurrera, aldaketa nabarmendu zen Marta Cárdenasen margoen norabidean. Aurreko lanetan aurki zitekeen nabarduraz betetako irudigintza iluna desagertu, eta aire librean margotutako paisaiak agertu ziren, une bakoitza zein iheskorra den erakusten zutenak, eta argiaren eta kolorezko orbanen bidez naturako formak taxutzen zituztenak.

Gerora, ibilbide artistiko hark beste bilakaera bat izan zuen, eta paisajismo intimstara hurbildu zen, non elementu osagaiak ahalik eta gehien murriztu baitzituen, eta, aldiz, tonuen zorroztasuna eta fintasun kromatkoa areagotu. Horixe bera utzi zuen agerian haren leloak: "margoan, ekonimia handiena; kolorean, aberastasun handiena".

Haren azken lanak 1996ko udazkenean Indiara egindako bidaia batek markatu zituen; bidai hartan ohartu zen ordura arte kolorearekin bizi izan zuena ez zela ezer herrialde hartan kolorea erabiltzen zuten moduaren aldean.

Betidanik ohituta egon zen kolore naturlekin lan egitera, baina, une hartan, inguruko ikusizko egoeratik urrun zeuden koloreekin lan egin behar izan zuen, eta, horretarako, kolore-konbinazio bakoitzerako tratamendu desberina behar zuen.

 

ARTELAN BATZUK

Apuntes de liebres
Apuntes de liebres Bailarina con liebres Bailarina con más peces Limonge
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com