Koldobika Jauregi

BIOGRAFIA

Koldobika Jauregi

Alkiza, Gipuzkoa 1959

Koldobika Jauregi artistarik osoenetakoa eta berebiziko erreferentea da, gaur egungo euskal eskulturan.

Gipuzkoako Arte Elkartean hasi zen trebatzen Jesús Gallegorekin. Bere ibilbide artistikoan hainbat sari eta aipamen irabazi ditu. Horietako bat izan zen 1987an Gipuzkoako Foru Aldundiak Carrarara (Italia) joateko eman zion beka, bertan, marmol zuri famatua landu zezan. 1990ean Zabalaga beka jaso zuen, Eduardo Chillidak emanda, eta 1996an Düsseldorfera (Alemania) joan zen bizitzera Insel Hombroich Museoak gonbidatuta, Arte paralelo a la Naturaleza proiektu kolektiboan parte hartzeko.

Koldobika Jauregik natura arte-espresio bihurtzeko ahalegina egiten du bere lanetan, eta, horretarako, material eta teknika askorekin lan egiten du; egurra, burdina, harria, xilografia, collagea, eskultura...

Erakusketa askok eta askotariko proiektuek osatu dute artistaren proiekzio nazionala eta internazionala. 2003an, Fuerteventurako Cabildoarentzat Homenaje a Chillida eskultura-multzoa egin zuen, eta, oraintsuago, Guggenheim Bilbao Museoak Asedio I izeneko bere lana eskuratu du, aurretiaz enkargatu baitzion.

ARTELAN BATZUK

Xilografia
Xilografia Xilografia Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com