José Ramón Anda

BIOGRAFIA

José Ramón Anda

Bakaiku, Nafarroa 1949

Haurtzaroa zerra, zizel eta arotz-lanabesen artean eman zuen, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Goi Eskolara ikastera joan zen arte. Prestakuntza akademikoa eta gaztetako esperientzia, biak nabari dira bere obran. Erroman ere egin zuen ikasketa-egonaldi bat 1974an, beka bat eskuratu ondoren. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herri osoan. Neurri handiko lan asko egin ditu, eta hainbat herri eta hiritako kaleetan daude ikusgai, besteak beste Donostiako Ondarreta pasalekuan, Gipuzkoako hiriburuan eratzen zen Eskulturako Bi Urteko irabazi zuen Zeharki zortzi metroko menhir antzekoa. Jorge Oteizaren diseinu batean oinarriturik, berak egin zuen halaber Oteizarekin lankidetzan 1999an Donostiako San Bizente elizan ipini zuten Pietatea. 2003. urtean ipini zuten Nafarroako Unibertsitatearen errektoretzaren ondoan Andaren Argi Izpia eta Orek eskultura.

ARTELAN BATZUK

Interpretazio Oteiza
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com