Juan Luis Goenaga

BIOGRAFIA

Juan Luis Goenaga

Donstia, 1950

Juan Luis Goenaga euskal herritar margolari espresionista da. Batxilergoko ikasketak amaitu zituenean hasi zen marrazten eta margotzen. 18 urte zituenean bikain erretratatu zuen bere aitona, eta hainbat koadro margotu zuen espresionismo abstraktuaren estiloari jarriki. 1969an neurri txikiko eta ertaineko eskulturak lantzen hasi zen estilo arrazionalistaren arabera, eta Madril, Paris, Erroma eta Bartzelonara jo zuen hango museoetan aurkitzen zuen guztia aztertzeko asmoz.

Bartzelonan, Massana Eskola Librean, grabatuaren eta harrizko tailuaren teknikak ikasi zituen.

1970. urtean, Donostira itzuli eta Alkizako baserri batean hartu zuen egoitza. Lehendabiziko erakusketa 1971n Parisen egin zuen. 1972an Itzalak pintura-saila aurkeztu zuen, eta Euskal Pintoreen Sari Nagusia eskuratu zuen Zelatun izenburuko margolanarekin.

1985etik aurrera maiz joan zen Bartzelona, Madril eta Parisa, eta bi erakusketa egin zituen Espainiako hiriburuan. 1987an Parisen izan zen urtebetez, eta formatu handiko sail bat pintatu zuen, Barnices-París, sareak, palstikoak, sintasola, esmalteak, erretxinak eta pintura industrialak tartekatu zituen bere margolaneta.

 

 

ARTELAN BATZUK

Titulua ez
Titulua ez Titulua ez Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com