Clara Gangutia

BIOGRAFIA

Clara Gangutia

Donostia 1952

Clara Gangutia Donstian jaio zen 1952an, eta haurtzaroan Madrilera joan zen familiarekin batera. Txikitatik izan zuen pinturarekiko interes handia. Hori dela eta, Madrikgo Peña Akademian izena eman zuen. 1968an, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen eta Antonio Lópezen eskoletara joan zen. Azken horren eragina erabakigarria izan zen Clara Gangutiaren prestakuntzan eta ibilbidean.

1974an, beka bat lortu zuen eta Erromara joan zen, Espainiako Akademian ikasteko. Juan March Fundazioak beka bat eskaini zion 1977an, eta, bi urte geroago, Kultura Ministerioren Sortzaile Gezteen beka lortu zuen.

Maiz egin zituen erakusketak, eta Espainiako errealismo garaikideko artista nabarmenenentakoa bihurtu zen. Bere lanetan, inguruan duen guztia irudikatzen du. Argia eta koloreak erabiliz, artistaren beraren mundua, bizipenak eta sentimeduak gogora ekartzen dituzten eszenatoki paregabe eta ezohikoak islatzen ditu.

ARTELAN BATZUK

Otsailean Donostian
Otsailean Donostian Foruak ibilaldi Beasain Nogal de los errazkin
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com