Carmelo Ortiz de Elgea

BIOGRAFIA

Carmelo Ortiz de Elgea

Aretxabaleta, Gipuzkoa 1944

Gasteizeko Arte eta Ofizioen Eskolan egin zituen marrazketa ikasketak, baita Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ere. Bere aurreneko bakarkako erakusketa Gasteizeko Aurrezki Kutxaren Kultur Aretoan egin zuen, 1961ean, eta hurrengo urteetan ere han erakutsi zituen bere lanak.

1966an, Schommer, Joakim Fraile eta Juan Miegekin batera, Orain taldeko kide izan zen, eta urte hartan taldeak Donostian eta Gasteizen egin zituen aukerzpen erakusketetan eta ezagutzera eman zuen Manifestuan parte hartu zuen.

Erakustketei dagokienez, eta azken urteetakoak aipatuz, bakarrekoa egin zuen 1984an Bilboko Arte Ederretako Museoan. 1986an Hostoa talde-erakusketaren barruan ikusi ahal izan ziren bere lanak Alemanian, Mallorcan, Italian eta Bilbon. 1989an Arte Vasco en el Museo de Alava erakusketan parte hartu zuen, eta 1990an bere lana San Telmo Museoak eratu zuen Santos Iñurrieta, Juan Mieg eta Ortiz de Elgea erakusketan ikusi ahal izan zen. 1994an, Pinturas 1992-1994 bakarkako erakusketa egin zuen Gasteizeko Amarica erakustaretoan. 2007an, Caja Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan bere ibilbideko lanen bilduma erakutsi zuen.

ARTELAN BATZUK

Irudimenezko paisaia I
Irudimenezko paisaia I Irudimenezko paisaia II Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com