Carlos Sanz

BIOGRAFIA

Carlos Sanz

Donostia, 1943 - 1987

Carlos Sanz gipuzkoar margolaria izan zen. Bizitza osoko eritasun batek, hemofiliak, haren bizimodua eta lanbidea baldintzatu zituen. Zuzenbide ikasketak egin zituen donostiako EUTGn. Erakusketa askotan hartu zuen parte, Euskal Herrian eta Euskaditik kanpo, bakarka nahiz taldean, eta sari asko irabazi zituen. Bakarkako lehen erakusketa 1967an egin zuen, Donostian. Urte horretan bertan, Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakari hautatu zuten. Sanzek bere garaiko gizarte-arazoekiko kezka (Vietnamgo Gerra, tortura...) eta gizakiaren sufrimendua eta oinazea islatu zituen bere koadroetan errealismo soziala, Rembrandten Idi larrutuak gogorazten dituen gorputz edo haragi puskatuak, desitxuratuak, era gordinean margotuz, gehienetan margo hotzak erabiliz. Koadroez gainera besteak beste, Edozertarako kaxak, 1968an, collageak, akuaforteak, kutxak eta marrazki bikainak egin zituen.

ARTELAN BATZUK

Titulua ez
Titulua ez Titulua ez Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com