Baroja Collet

BIOGRAFIA

Baroja Collet

Le Creusot, Frantzia 1957

1964ean Eibarrera joan zen bizitzera.  1979an Kalkografiazko grabatuan trebatzen hasi zen Mari Puri Herrero eta Gabriel Ramos Urangarekin, eta gerora, ezagutza hori sakondu zuen Ignacio Chillidarekin. 1983tik Kalkografiazko grabatu irakaslea da Debako Artisautza Irakaskuntzarako Zentroan.

1997an Mari Fran Agirregabiriarekin batera, grabatu eta edizioko ITZAL tailerra sortu zuen, Soraluzen. Gasteizeko Udalak antolatutako Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko Garaikideen Lehiaketan saritua, obra-erosketarekin. 2001ean Fuentodoseko (Zaragoza) VII. Grabatu Ikastaroen parte hartu zuen irakasle gonbidatu gisa.

Bere artelanak bilduma askotan dago, adibidez; Madrileko Calcografia y Biblioteca Nacional, Bilboko Arte Eder Museoan, Fuendetodoseko Casa Museo de Goya, Madrileko Arte Gráfico BBVA, Eusko Jaurlaritzako bilduman eta Ibizako Museo de Arte contemporáneo, beste batzuen artean.

 

ARTELAN BATZUK

Titulua ez
Titulua ez Botón titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com