Antoni Tàpies

BIOGRAFIA

Antoni Tàpies

Bartzelona, 1923 - 2012

Kataluniar margolaria izan zen. Bere balaunaldiko artistarik ospetsuenetariko bat, agian Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena izan zen. Dau-al-Set estiloa jorratu zuen surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoena. Bere lanek Paul Klee eta Joan Miróren lanetan eragin handia izan zuten.

Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabtuak, litografiak, serigrafiak). 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.

1960. urteaz geroztik. pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa.

ARTELAN BATZUK

Le plus Beau Cadeau
Le plus Beau Cadeau Titulua ez Bicentenario Clau-13
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com