Andrés Nagel

BIOGRAFIA

Andrés Nagel

Donostia, 1947

1965ean, Iruñean arkitektura ikasten zegoela, margotzen eta eskulturak egiten hasi zen. 70eko hamarkadan, artearen berristapenarekin konpromisoa hartu zuten euskal artistetako bat izan zen.

Bere hastapenetan, nolabaiteko harremana izan zuen Surrealismoarekin eta Poparekin, baina Ez-formalismoak materialen saiakuntzak egiteko aukera eskaini dio. Olioa, akrilikoa, burdina, brontzea, zinka, letoia, beruna, eztainua eta beira-zuntza landu ditu. Horrez gain, zenbait teknika ere erabili ditu; esate baterako, eskultura, pintura, collagea eta arte grafikoak. Oso gustuko du positiboan, molderik gabe lantzen duen beira-zuntza. Horrela, ideiaren eta objektuaren arteko lotura zuzena biltzen du, bere ustez koloredun bolumenak direlako bere lanak.

80ko hamarkadan, Eduardo Chillida ezagutu zuen eta etengabe bidaiatu zuen Europan, Afrikan eta Amerikan zehar. Etapa horretan "giroak" eta jarduera eszenografiko eskultorikoak eratu zituen, narrazioa alde batera utzita. Eskultura publikoak egin zituen; esate baterako, 1987an Bartzelonako Espainiako Plaza Industrialean jarritako El Dragón sin San Jorge. Horren ondorioz, bere lanak monumental egin ziren, eta irudiz nahiz beste forma eskultoriko batzuez betetako paisaia bihurtu ziren.

90eko hamarkada sorkuntza-jarduera eta nagusitasun tekniko handieneko epealdia izan zen, eta, aldi berean, plastikaren inguruko interes argia agertu zen bere proposamen plastikoan. Collagea, mihiztaketa eta era guztietako objektuak adierazpide bihurtu ziren. Eurekin, estatuko zein naizioarteko erakusketa askotan parte hartu du, eta erakunde publiko zein pribatu garrantzitsuetan dago ordezkatuta.

 

ARTELAN BATZUK

Hezurdura
Hezurdura Hegodun Titulua ez Titulua ez
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com