Gonzalo Chillida

BIOGRAFIA

Gonzalo Chillida

Donostia 1926 - 2008

Gonzalo Chillida, Eduardo Chillida eskultorearen anaia, euskal pinturako abstrakzio lirikoaren adierazle onenetakoa da. Hirurogeiko hamarkadan joera horretan parte hartu zuten Amable Arias, Gabriel Ramos Uranga edo José Luis Zumetak, besteak beste, baina Gonzalo Chillidak gaur egun arte jarraitu du.

Madrileko Arte Ederren Eskolan hasi zen ikasten, eta gero, 1951n, Parisera aldatu, eta hantxe bizi izan zen bi urtez. Donostiara itzuli zenean, paisaiak margotzen jardun zuen, eta Kantauriko itsasertza hartu zuen bere ekoizpenerako protagonista bakar eta esklusibotzat.

Margoen bitartez, naturako egia fisikoa eta gizakiak hartaz duen zentzumen-pertzepzioa lotzen saiatzen da, eta bere paisai abstrktuak egiazkoak bezain ederrak izatea lortzen du. Gonzalo Chillidak sinpletasun handiko egitura eraili ohi du, bai eta kromatismo urria ere; horren bitartez, paisaien funtsa eta haien irudi-inguru laukoak deskribatzen ditu. Irudi horietan iradokizuna eta hutsunea dira osaera guztiaren jabe.

ARTELAN BATZUK

Basoa
Basoa Mugakosoro Aholkuak Egunsentia 13/75
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com