Francis Bacon

BIOGRAFIA

Francis Bacon

Dublin, Irlanda, 1909 - Madril, 1992

Dublinen jaio zen, britainiar gurasoenegandik. Parisen eta Berlinen ibili zen gaztaroan, eta 1929an Londresa itzuli zen, olio-pinturari bere kasa ekinez. 1944an suntsitu egin zituen bere obra gehienak, arrakastarik ez zuela lortzen ikusirik. Urte horretan ekin zion berriro margolari-lanari, oso bestelako oinarriekin, eta Gurutzaketa baten ondoko hiru irudiren azterketa triptikoa izan zen aro berriaren lehendabiziko obra. 1948an MoMAk Baconen obra bat erosi zuen, eta hurrengo urtean hainbat erakusketa egiten hasi zen. Haren obraren zati handi bat adiskideen erretratuak eta bere buruarenak dira: George Dyerren erretratua ispilu batean (1968), adibidez. Ezaguna da Behikiz inguratutako burua (1954) koadroa ere. Amorrua eta izua dira Baconen lanetan maiz ageri diren sentimendu nagusiak.

ARTELAN BATZUK

Lord Wilson Parisko bakea 1919an konferentzia daudelarik
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com