Eduardo Chillida

BIOGRAFIA

Eduardo Chillida

Donostia 1924 - 2002

Donostian jaio zen 1924an. Arkitektura ikasi zuen Madrilen, eta Real Sociedad futbol-taldeko atezain nabaria izan zen; dena dela, belauneko lesio izan zuenez, kirol hori egiteari utzi behar izan zion.

1947an, Madrileko Arte Ederren Zirkuluan hasi zen marrazten, eta José Martínez Repullésen eskultura-tailerrean sartu zen, arkitekturako ikasketak alde batera utzita. Parisera joan zen, eta bertan bizi ziren artista espainiarrekin jarri zen harremanetan: Pablo Palazuelo eta Eusebio Sempere. Louvreko museoan ikusi zuen eskultura greziar arkaikoak liluratuta utzi zuenez, igeltsuzko lehen piezak egin zituen, eta euren bolumenak argiak bezainsoilak ziren.

Bere lanak Pariseko Maiatzeko Erakusketen eta bertako erakusketetan parte hartzeko aukeratu zuen Maeght Geleriaren bidez eman zituen jakitera.

1951n, Euskadira itzuli zenean, saiakuntzak egin zituen burdinaren bitartez. Izan ere, euskal landa-ingurunea gogora dakarkiguten pieza sinbolikoak sortu zituen Hernaniko Illarramendi sutegian. 1954ean, Oñatiko Arantzazu basilikan parte hartu zuen, burdina forjatuzko lau ateren bitartez.

1977an, Peine del viento Donostiako Ondarretako pasealekuan jarri zuenenan, Luis Peña Ganchegui arkitektoaren laguntza jaso zuen, gizakien, lanaren eta naturaren arteko elkarrizketa-gunea sortzeko.

Gaur egun, Eduardo Chillidaren lan artistikoa XX. mendeko bigarren zatiko arte plastikoen ordezkari gorenetakoa da. Eskulturagile honek, hain zuzen ere, hainbat eta hainbat erakusketetan parte hartu du Estatuan zein nazioartean, eta munduko museo nahiz bilduma ospetsuenetan daude bere lanak.

ARTELAN BATZUK

La Nuit
La Nuit Jorge Semprúm  Esku XXXVI Correlation Indetenible quietud
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com