Dora Salazar

BIOGRAFIA

Dora Salazar

Altsasu, Nafarroa, 1963

1986an Arte Ederretan lizentziatzen da Euskal Herriko Unibertsitatean, eskultura espezialitatean, eta, 1987-1989 bitartean, eskulturari buruzko doktoretza ikastaroak egiten ditu. Sormen handiko artista honek bere lanarekin bizimodu garikidideko ohiturak eta balioak barregarri utzi nahi ditu. Horretarako sentsu ironikoa eta ikuspegi korrosiboa eta kritikoa darabil. Bere ibilbidea bi garaitan bana daiteke: lehenengoan objektuaren eta birziklatzearen inguaruan lan egiten du, eta, bigarrenean, gorputzaren inguruan. Azken etapa honetan emakumearekiko eta feminitatearekiko kezka sakona adierzten du.

Doraren piezak arinak dira, pisurik gabekoak, baina inpaktu bisual handikoak. Eskultorea izateaz gain marrazkilaria ere bada, liburuak ilustratu ditu, eta antzerki taldeentzat kartelak eta eszenografiak sortu ditu. Gaur egun bere lanak izaera poetikoagoa eta teatralagoa izateko joera du, eta bideo eta argazkigintzarekin esperimentatzen du.

 

ARTELAN BATZUK

Titulua ez
Titulua ez Titulua ez Menina
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com