Cristina Iglesias

BIOGRAFIA

Cristina Iglesias

Donostia, 1956

Cristina Iglesias Donostian jaio zen, 1956an. Marrazketa eta zeramika ikasi zituen Bartzelonan, eta 80ko hamarkadan Londresera joa zen. Han, Chelsea School of Art delakoan hasi zen ikasten.

Estatuko eta nazioarteko eskultura garikideko funtsezko figuretako bat dela esan daiteke; horren froga da bi aldiz hartu duela parte Veneziako Bienalean (1986 eta 1993an), eta gero eta gehiagotan hartzen duela parte mundu osoko erakusketetan.

Bere hasieretan, prozedura plastiko tradizionalak ezagutu eta islatzeak bere produkzioaren zati handi bat hartu zuen. Material ugarirekin egiten du lan (burdina, alabastroa, kristala, hormigoia...), ehunduren eta horien itxuren arteko kontrasteak eszenifikatu nahian. Baina espazialtasuna da bere eskulturen gairik gogokoena. 90eko hamarkadatik aurrera, bere eszenatokiak ikusleen partaidetza bultzatzen hasi ziren.

Berarentzat, espazioa errealitatea eta sinboloa da, eta hantxe islatzen du memoriaren eta oroitzapenaren boterea.

Duela gutxi, espazioa lanerako material bihurtzen den proiektu arkitektoniko urbanistikoetan hartu du parte. (UNEDen liburutegia, Madrilen; la fuente profunda, 2006, Anberesko Arte Eder Museoan; Pradoko Museoaren zabalkundeko sarbidea eta ateak, 2007) edo itsas ekosistemen babesa (Estancias submarinas El Candelero senadian, Espíritu Santo uhartea, Mar de Cortés, Mexiko). Bere obra guztiek karga poetiko eta psikologiko handia dute.

Bere lanari esker onez eta panorama artistikoan duen garrantziaren isla gisa, 2000. urtean, Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.

ARTELAN BATZUK

s.t. L1
s.t. L1 s.t. lanzarote IV s.t. habitacion XIII
>> BESTE EGILEEN LANAK IKUSI >> EGILE HONEN LANAK IKUSI
© Ekain Arte Lanak 2017. Eskubide guztiak erreserbatuta. Web orrialdearen Diseinua: www.adigallery.com